Hirugarren adinekoen egoitza GSR Aretxabaleta

GSR Debagoiena adineko pertsonentzako egoitza Aretxabaletan dago; ondorioz, Debagoiena eskualdeko adineko pertsonen arreta-eta zaintza- beharrak arta daitezke.

Bertara iristeko eremu oso errazean dago, autobiderako irteeratik 2 Km-ra eta herriko erdigunetik 100 metro ingurura, hala nola parkeetatik, eskoletatik, dendetatik, enparantzetatik eta kafetegietatik hurbil, herritarren eguneroko bizimoduaren baitan.

Oso ondo komunikatuta dago inguruko herriekin (maiztasun handiko hiribus-zerbitzua) eta horrek senideen joan-etorria eta erabiltzaileek inguruko udalerrietarako irteerak, txangoak, paseoak eta abarrak egitea errazten du.

Egoitzak 170 toki dauzka eta horietatik 109 GIpuzkoako Foru Aldundiarekin itundutakoak dira, eta itundutako tokietatik 30 Unitate Psikogeriatrikoari dagozkio.

Profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude