Hirugarren adinekoen egoitza GSR Bilbo

Zure-Etxea Egoitza Bilboko Basurto auzoan kokatzen da, 740m2ko eraikuntza berrian eta Lekuona margolariaren etorbidetik sarrera pribatu eta zuzenarekin.

Zentroak erabilera pribatuko terraza bat du 50m2rekin. 

Guztira zentroak egonaldi egonkorreko 27 toki ditu; binakako 11 logela eta banakako 5. Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutako tokiak ditu.

Profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskiantzen du.

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude