Hirugarren adinekoen egoitza GSR Legazpia

Hirugarren adinekoen egoitza GSR Legazpi

HARREMANETARAKO: 943 73 00 71 | res.legazpi@gsr.coop

Santikutz adineko pertsonentzako zentroa Legazpin dago, bertara iristeko eremu oso erraz batean. Herriko erdigunetik 200 metro ingurura dago, eta parkeetatik, eskoletatik eta dendetatik hurbil, legazpiarren eguneroko bizitzaren barruan.

Zentroaren kokapena egokia dela eta, oso ondo komunikatuta dago inguruko herriekin (autobus-zerbitzua eta trena), eta horrek senideen zein paseatzera joaten diren erabiltzaileen joan-etorria errazten du.

Gure egoitzak 75 toki dauzka Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutakoak, eta horietako 9 Unitate psicogeriatrikoari dagozkio. 

Profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.

Slide

“Cuando yo llegue a la residencia Santa Cruz de Legazpi no era mi mejor momento. Me acogieron muy bien, todos los profesionales han sido muy agradables conmigo. Me ayudaron a tomarme la vida con humor.” Nazario Villarino

Slide

“Hasieratik oso gustura eta lasai egon nintzen Legazpiko egoitzan. Lagun talde bat egin dut, eta haiekin pasatzen dut eguna, elkarrekin bazkaldu, bingoan jolastu, abesbatzara joaten gara… jarduerak batera egiten ditugu.” Mª Cruz Zubizarreta

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude

Scroll to Top