Hirugarren adinekoen egoitza GSR Lodosa

HARREMANETARAKO: 948 69 35 66 | res.lodosa@gsr.coop

Lodosako egoitza Ebro ibaiaren erriberan kokaturiko adineko pertsonentzako zentroa da.

Gure egoitza udalerriaren barruan dago, erdigunetik 100 metro eskasera. Hori dela-eta, ondo komunikatuta dago familiek eta lagunek euren senitartekoak autobusez ikustera joan ahal izateko, Lodosatik egunero baitaude joan-etorriak Iruñara, Lizarrara, Logroñora eta inguruko herrietara.

Ingurunea naturala eta atsegina da, eta, aldi berean, oso bizia, Ebro ibaiaren ibilbide, haur-eskola eta osasun-zentroaren ondoan dagoen heinean.

Lodosako egoitzak 85 toki dauzka eta instalazioak lehen-mailakoak dira: banako gelak edo partekatuak aukera daitezke eta bainugela geriatrikoak gure adinekoen beharrei edokitzen zaizkie. Gainera, eguneko zentrorako  15 toki dauzka.

Instalazioak handiak dira eta argitasun handiko eremu komun asko ditu (gimnasioa, jarduera, telebista eta irakurketa aretoak etab.).

Logelak guztiz egokitzen zaizkie egoiliarren beharrei eta giroa oso familiartekoa da; ondorioz, erabiltzaileak etxean bezala sentitzen dira. 

Lodosako egoitzak mota guztietako egonaldiak eskaintzen ditu, egonkorrak zein aldi baterakoak. Egoitzako egonaldia erabiltzaileak eta bere senideek zehazten dute.

Egoitzak profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta.

Slide

“Desde que estoy en GSR Lodosa siento que mi calidad de vida ha mejorado, pese a mi enfermedad de Parkinson. Diariamente el equipo me motiva y me hace sentir alegre y a gusto.” Francisco José Suberviola

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude

Scroll to Top