Hirugarren adinekoen egoitza GSR Logroño

Montesclaros adineko pertsonentzako egoitza Albelda de Iregua udalerrian dago, Iregua ibaiaren haranean, Logroñotik 9 km-ra, eta errepide bidez erraz irits daiteke bertara.Gainera, autobus zerbitzu pribatua eskaintzen du urteko egun guztietan, familiak beren senitartekoak bisitatzera hurbil daitezen.

Gure egoitzak 130 toki dauzka, horietako 70 Errioxako Gobernuarekin itundutakoak.

Ingurune pribilegiatuan, gure instalazioek eremu komun zabalak dauzkate, eta, eremuotako lehiate handiei esker, adineko pertsonei bizia ematen dien eguzki-argia aprobetxa daiteke.

Montesclaros egoitzak 3.000 m2-ko lorategi-eremua dauka, non pasiera atseginez eta haranak eskaintzen dizkigun ikuspegi ederrez goza daitekeen.

Zentroaren kokapenak inguru lasai eta atsegina eskaintzen dio egoiliarrari, atseden perfekturako ezin hobea.

Logelak guztiz egokituta daude gure adinekoen beharretara, etxean bezala senti daitezen atonduta (handiak eta argitsuak 45m2 ingurukoak, osasun-langileekin komunikatzeko sistemak, zoru ez-labainkorreko bainugela geriatrikoa, ohe artikulatuak…)

Honako egonaldiak eskaintzen dira: egonkorrak, aldi baterakoak, errehabilitazioa egiteko, susperradikoak, ebakuntza ostekoak, senideek  atsedenaldia har dezaten…

Montesclaros egoitzak profesional-talde hanida dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesionaltasun-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun hanidko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. 

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude

Scroll to Top