Hirugarren adinekoen egoitza GSR Otxandio
HARREMANETARAKO: 945 46 14 03 | res.otxandio@gsr.coop
Otxandioko Egoitza adineko pertsonentzako zentroa da eta Otxandioon dago, bertara iristeko eremu oso erraz batean. Herriko erdigunean dagoenez, parkeak, eskola, udal-igerilekuak eta dendak gertu ditu, baita enparantzak eta kafetegiak ere, eta herritarren eguneroko bizimoduaren barruan dago.
Egoitza oso ondo komunikatuta dago, izan ere, autobus-konbinazioa orduro daukagu Bizkaiko zein Arabako hiriburuetara joateko, eta horrek senideen eta paseatzera joaten diren erabiltzaileen joan-etorria errazten du. Zentroa autobus-geltokitik 50 metrotara dago.
Gure egoitzak 20 toki dauzka; horietako 14 Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutakoak eta 6 pribatuak. Gainera, eguneko egonaldi-zerbitzua, aldi baterako egonaldiak, asteburuko egonaldiak, ospitalean egon osteko egonaldiak eta beste eskaintzen ditugu.
Profesional-talde handia daukagu, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.
Informazio gehiago nahi?