Hirugarren adinekoen egoitza GSR Segura

HARREMANETARAKO: 943 80 10 08 | res.segura@gsr.coop

Egoitza Karitateko Ahizpen Ordenako lekaimeek zuzendutako Ongizate Etxea eta ikastetxea izan zen 1980ra arte. Gaur egun, zeharo eraberrituta dago, eta Segurako San Joan egoitza da, GSRk 2005etik kudeatzen duena.

37 profesinalek osatutako lantaldeak egunero artatzen ditu egoitzak dituen 52 lekuak. Horietako 45 Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutakoak dira, eta 7 pribatuak. 24 leku ditu eguneko egonaldira bideratuak.

Mendekotasun eta mendekotasun handia dituzten herriko eta inguruko erabiltzaileek alaitzen dute ibarreko bista ederrak erakusten dituen eta herriko plazatik metro gutxira aurkitzen den etxe zaharra. Gertutasun horrek asko laguntzen du egoiliarrak herritarren artean integra daitezen. Horrez gain, boluntarioen laguntza aparta dute, Seguratik eta inguruko herrixketatik etortzen direnak.

Horrek guztiak, zentroko berariazko ekintzekin batera, familiarteko giro gozoa ematen dio egoitzari. Bertako bizilagunek, euren senideek eta langileek ere asko eskertzen dute hori.

Slide

“Llevo un año en la Residencia San Juan. He encontrado buena gente. Personal extraordinario, que me trata con mucho cariño. Me acuerdo muy bien de los ánimos que recibí nada más llegar. Me dio mucha fuerza para seguir adelante.” Honorio

Slide

"Neronek erabaki nuen egoitzara etortzea. Oso ongi egokitu naiz leku honetara eta aske sentitzen naiz. Bizi normala eramaten dut. Bertako langileek ongi zaintzen naute, beti daude laguntzeko prest. Janaria ere ona da eta denetik jaten dugu." Alfonso

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude

Scroll to Top